Mostrando entradas con la etiqueta programa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta programa. Mostrar todas las entradas

2012/03/15

STORY JUMPER

Ipuinak sortzeko programa...
Programa honek duen arazo bakarra, ezin dela blog-era igo da, horregatik link.a ipiniko dugu:
http://www.storyjumper.com/book/index/1194534/Elikadura-egokienaren-bila
HELBURU HEZITZAILEA
Ezagupen eta esperientziaren berreraikuntza lantzea, parte hartze aktiboa eta imajinazioa lantzea helburu nagusienak dira.
Honen bitartez ipuin ezberdinak burutu ahalko ditugu, gai ezberdinak landuz.
LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HAUEN ZERGATIA
Bi ataletan banatu ditugu gaitasunak. Haur Hezkuntzakoek gehienbat landuko duten gaitasuna, Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna izango da, irakurri eta ulertzean datzalako. Lehen Hezkuntzan, aldiz, aurreko gaitasuna erabiltzeaz gain programa manipulatu ere egin dezaketenez, Informazioa tratatzeko eta teknologia erabiltzeko gaitasuna ere landuko dute.
NORI ZUZENDUA
Story Jumper lehen hezkuntzako umeen idazteko gaitasuna lantzeko aukera paregabea da. Lehengo bi zikloetarako aproposa izan daiteke, eta kontuan hartuta ikasleen adina eta gaitasunak arlo honetan, berari egokitutako lana egin ahal izango du.

ABANTAILAK
Edozein liburu sor dezakete eta era horretan umeek ikasteko modu dibertigarrian arituko dira.

BEHARREZKO BALIABIDEAK
Nahikoa izango da proiektorea eta ordenagailua egotea. Hala ere, komenigarriena ikasle bakoitzak bere ordenagailua edukitzea izango zen. Horrez gain internet beharrezkoa izango da.

TUTORIALA
Hona hemen programaren azalpena:

http://www.livestream.com/jonagirre/video?clipId=pla_dc024714-5520-45f1-bc9b-0af879217af3&utm_source=lsplayer&utm_medium=ui-play&utm_campaign=click-bait&utm_content=jonagirre


2012/02/27

Idazketa tailerrerako baliabidea

Eskolak idazketan trebatu behar ditu ikasleak. Era guztietako testuetan trebatu behar ditu: narratiboak, informatiboak, azalpen testuak, instrukzio testuak… Halaber, beste nonbaitetik ateratako informazioa birmoldatzea, laburbiltzea eta antolatzea ere eskatzen diegu sarritan gure ikasleei. Helburu hori kontuan hartuta eta funtzionaltasuna tarteko, hainbat proiektutara jo izan dugu beti. Aldizkari, egunkari, triptiko, txartel, pankarta, horma-irudi… eta horrelakoez baliatu izan gara.
Azken urteotan horri guztiari beste erronka berri bat gehitu behar izan diogu; informazio eta komunikaziorako teknologiekin (IKT) bateratzea arestian aipatutako guztia. Hartara, bi helburu batera lortzekotan gaude. Batetik ikasleak idazketan trebatu, eta bestetik IKTak eguneroko irakaste-ikaste prozesuan erabili. Zer esanik ez, gainera, zer-nolako motibazioa izaten duten gure ikasleek IKTak erabilita.Publisher baliabide egokiena
Aipatutako afera horretan Publisher programak paper garrantzitsua jokatuko du. IKTak eskolan sartzen hasi zirenetik ahal izan dugun moduan moldatu behar izan dugu, eta baita hainbat egoerei aurre egin ere, besteak beste, ekipo egokien falta, proiektu informatiko baten gabezia, irakasleen formazio falta, software mugatua… Idazketa lantzeari dagokionez, normalean Word programara jo izan dugu. Denok ezagutu izan dugun testu prozesadore bakarretakoa.Poliki-poliki eskola guztietan IKTen egoera hobetzen joan da, eta, une honetan sartzen da jokoan Publisher programa. Microsoft-ekoa izanik, daukan itxura oso ezaguna egingo zaioikasleari Wordenaren antza handia duelako. Gainera, ez dugu aparteko arazorik izango eskuratzeko, Office 2003rekin batera baitator.Ikastaro honetako ikasleak baliabide aberats bat aurkituko du Publisher programan. Word baino askoz ere egokiagoa da arestian aipatutako proiektuak aurrera eramateko orduan. Izan ere, Publisher maketazioak egiteko programa da. Bertan testu zein irudiekin erraz egingo dugu lan, Wordek horretan dituen mugak gaindituz. Modu berean, Wordetik zein Internetetik ekarriko ditugu testuak (edo irudiak) Publisherrera inongo arazorik gabe.Horretaz guztiaz gain, Publisherrek web guneak sortzeko aukera ere ematen du. Gero eta gehiago dira web guneaz baliatzen direnak ikasleen lanak zabaldu eta ezagutarazteko. Publisherrekin bada, web orrialdeak modu errazan sortu eta kudeatuko ditugu. Are gehiago, gure ikasleek ere aparteko zailtasunik gabe egingo dute.