2012/05/14
Hezkuntza premia bereziak
Integrazioa .....inklusioa......Hezkuntza premia bereziak haurrekin lantzeko ipuina.
2012/05/06
Nola jokatu eskolan sormena lantzeko?
Haur txikiek harreman handia izan behar dute kalearekin, naturarekin. Haur txikiei eta beraientzako prestatutako hezkuntza-egiturei erreparatuz gero, eskolek komunitate horretatik bereizita jardun ez dezaten, sormenaren gakoa, Finlandian bederen, eskola horiek inguruko komunitatean txertatzean dago. Finlandiako eskolak barne antolamenduan sendoak dira, baina ez daude komunitatean hain sendo txertatuta. Gela barruan ikasten dena eta gelatik kanpo gertatzen denaren arteko loturak aztertu behar dira lehenbizi: zer gertatzen da eskolatik kanpo? nolakoa da kanpoko bizitza erreala? joko interaktiboa sortu beharko genuke, gela barruko eta eskolatik kanpoko errealitatearekin?
Horretarako haurrak eskoletatik kanpo atera behar dira, bizitako hainbat arlo ikertzera, eskolara itzultzerakoan haien gaineko gogoeta eta jarduerak egiteko. Nahiz eta betidanik egin diren irteerak noizbehinka, gaur eguneko erronka handiagoa da, haurrek sareko edo interneteko mundua ere bizi dutelako. Mundu ireki horrek oso bestelako dimentsioa du, eta hainbeste joko eta hainbeste irudi erabiltzen dituenez, baliteke eskola gai ez izatea errealitate birtual horrekin lehiatzeko. Eskolak bakarrik ezin du, eta beste era bateko hezkuntza-bizipenak bilatu beharko lituzke, elkarlanean oinaritutako beste eredu batzuk sortzeko, bai eskolarentzat eta bai beste erakundeentzat ere.
Ez da erraza elkarlan hori lortzea, ez eskola ez irakasleentzat. Irakasleak, orohar, ohituta daude gela barruko jarunera, eta ez da erraza izaten kanpoan aritzea. Adibidez, eskola eta museoen arteko elkarlana.
Ingurumenaz gain, beharra eta elkarlana ere sormenerako lagungarriak dira.

Kosmodisea
Kosmodisea, abentura lantaldean
kosmodisea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzaren eta Jakintzaren Gizartea deritzon departamentuaren ekimena da, eta aurten 5. aldiz egingo da. Kultura ekintzailearekin eta digitalarekin bat datozen gaitasunak sustatzea da Kosmodisearen helburua, talde lanaren bidez eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabiliz. Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan dabiltzan ikasleei zuzendutako ekimena.

Bikoteka irakurtzen
Bikoteka irakurtzen, parekoen arteko ikaskuntza bultzatzen duten ikastetxe euskaldunen sarea
Programa honek 2009-2010 ikasturtean ekin zion bere ibilbideari, berritzeguneetako aholkularitza zerbitzuen bidez, lankidetzako ikaskuntzaren inguruan, eta zehazki, Llegim en parella programaren inguruan interesa agertu zuten Irun eta Ordizia aldeko ikastetxeen sare bat osatu ondoren.
Parekoen arteko tutoretza, desberdintasunetatik ikastea
Irakurriaren ulermena, eskolako arrakastarako gakoa
Eskolako zereginetan familiek duten esku-hartzea
Hik Hasi 158. zenbakia - ekarpenak -

Gu ere bertsotan
Eskoan bertsolaritza sustatzeko egitasmoa
Bertsolaritzaren geroa ziurtatzeko da Bertsozale elkartearen egiteko nagusia. Horretarako, hainbat esparrutan eragiten du, besteak beste, transmisioan. Zeregin horretan, Bertsozale Elkartearentzat funtsezkoa da Euskal Herriko haur eta gaztetxoek bertsolaritzaren oinarri-oinarrizko ezagutza izatea, gure herri-kulturaren ondareetako bat den heinean.
Ikastetxeetan egiten duen lanak bi norabide hauetan lagunduko dio bertsolaritzari: bertsolaritza indartzen eta partaidez elikatzen, alde batetik; eta bestetik, herrietan bertso-eskolak sortzen edo abian daudenak partaidez hornitzen. Bertso-eskolak sendotzeko beraz, funtsezkoa da ikastetxeetan haurrei bertsolaritza hurbiltzea.
Bertsolaritzaren transmisioa eremu berriak irabazten ari da urtetik urtera.
Bertsolaritza hezkuntza arautuan.
- 2008an Bertsolaritzaren Curriculuma Lehen Hezkuntzan lana argitaratu zuten.
- 2010-2011 Ikuspegi komunitatiboan oinarritzen diren 9 sekuentzia didaktiko lantzen dituen ikasliburuak; "Gu ere bertsotan 1" eta "Gu ere Bertsotan 2", audio eta bideo osagarriez lagunduta.
Jolasak, jokoak, ikuskizunak,.....bertsotan --> bertsozale

Garunaren garapena...
Garunaren garapenari dagokionez, Haur Hezkuntza askoz inportanteagoa da Unibertsitatea baino.
Haurrak ikasi ahal izateko bere garuna ondo antolatuta eduki behar due, ikusmen eta entzumen tresnak eta tresna motoreak eduki behar ditu garun horrek. Tresna horiek 0 eta 6 urte bitartean antolatzen dira. Horregatik, bere burua haur Hezkuntzaren defendatzaile sutsu gisa aurkezten du neurobiologoak. Garunaren antolaketan haurraren inguruneak itzelezko eragina dauka, jasotzen dituen estimuluen arabera, elikadura eta atseden egokiarekin eta esperimentatzeko aukerekin soilik garatu baitaiteke egoki haurraren garuna eskolan eta bizitzan aurrera egin ahal izateko.
Haurrak oinarrizko tresna horiek garatzen ez baditu, herrenka hasiko ditu ikasketak, eta horiek izaten dira eskola-porrotera bideratuak dauden ikasleak. Alabaina, garunak zer tresna behar dituen badakigunez, haurrak izan ditzakeen arazoak aurreikus daitezke, eta behin antzeman ondoren, konponbidea izan ohi dute. Arazoak atzerapen mentaletik ez eta mukietan izan dezakete iturburua, edota otitisean; edota bentosa bidezko erditze batean; edota aspektu emozionalean...
Garapenaren piramidearen oinarri-oinarrian daude behar emozionalak, hau da, ingurune emozional on bat beharrezkoa da garunak ikasiko badu.
Hezkuntza sistemak uste du inteligentzia garunetik ateratzen den hori dela. Orduan, Stephen Hawking ez da inteligentea? Hawking-ek ezin dio irteerarik eman berak daukan jakintza horri guztiari, baina garuna ondoen egituratuta daukan pertsonatako bat da.
Benetan artikulu interesgarria --> Maria J. Lopez neurobiologoarekin elkarrizketa - Hik hasi 167. zenbakia

Idazlea zeu zara
Haurrentzako antzezlana
Artedrama eta Dejabu panpin laborategia antzerki-konpainiek, elkarlanean, Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako liburuko testuetan oinarritutako lana sortu dute. Xede nagusia ipuinen lanketa sakonagoa egitea da. Haurrei antzerkiaren bidez hausnartzeko aukera eman nahi zaie modu zuzenagoan, haurrekin antzerkia, ipuingintza eta irakurzaletasuna lantzeak berez izan dezakeen berezko interesarekin batera.
Egitasmoaren web-orrian idazleazeuzara ikus daiteke informazio guzti, baita antzezlana ikusi duten haurrek sortutako ipuin eta marrazkiak ere.
- 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa dramatizatua da.
- Egokiena lehenago eta ondoren ipuinak lantzea da.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)