2012/02/25

Hezkidetza lantzeko ipuinak

Haur Hezkuntzako Goi mailako teknikaria ikasten ari nintzela inoiz ahaztuko ez dudan irakasle zoragarri batek haurrekin lantzeko ipuinak ikasten ari ginela ipuin desberdin eta zoragarri hau erakutsi zigun. Honekin ipuin tradizonalez gain ipuin interesgarriak daudela ikasi genuen. Benetan ipuin erabilgarria haurrekin hezkidetza lantzeko.
Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko gaia jorratzen da liburuan, emakumeen gaineko betiko topikoei ironiaren, umorearen eta mezu zuzen baten bidez bira eman eta beste ikuspegi bat erakutsiz. Baina, batez ere, pertsona bakoitzaren izaerari eta nortasunari garrantzia emanaz.
Hori dena lortzeko marrazki ausart eta oso biziekin osatzen da liburua. Ilustrazioak oso bereziak dira. Agertzen diren pertsonaiak ongi deskribatuta daude eta perspektiba aldetik ere bitxitasun asko ageri dira. Koloretsua eta oso erakargarria, irakurle gaztetxoetatik hasi eta edozein heldurentzat aproposa.(Euskaraz eta gazteleraz dago)

http://www.lacenicientaquenoqueriacomerperdices.com/


No hay comentarios: