Egunerokoa

Aurretik eskolan

Praktikak burutzen egon naizen Busturiko Jose Mª Uzelai eskolan ere aprobetxatu dut gehiago ikasteko IKTei buruz. Bertako irakasleek formakuntza ikastaroetara gonbidatu ninduten eta ezin desaprobetxatu aukera. Horrela 3. mailako ikasleekin batera eskolako bloga osatzen joan ginen. Irtenaldi desberdinei buruzko sarrerak prestatu genituen denen artean. Hau izan zen nire lehen kontaktua blogarekin. Eskolako bloga, berton nik haurrekin sartutakoa agertzen da: Arrotegi, gure gabonak,... Uzelai 
Nire bloga 
  • 2012/02/12 Lehen kontaktua
Gaur sortu dut blog hau. Lehen aldia da bloga sortzen dudala. Beraz, ezjakintasunak sortzen didan beldurra sentitu dut. Hala ere, aurrera egin dut. Ezjakintasun honi, ziurtasunez egin beharrekoaren ezjakintasuna gehitu behar dizkiot. Horrek guztiak, blog hau sortzera eraman nau. Hurrengo egunetan arazoak izan ditut ordenagailuarekin, beraz geldirik izan dut. 
Gaur sortu dut baita gmail kontua arazo gabe. Eta Alaitzen orrialdean harpidetu naiz. Azken honekin arazoak izan ditut, eta laguntzari esker egin dut. Helbide hau jarraitu dut Harpidetu
Ondoren, Alaitzen esandako taldearen kide egin naiz.

Baina asteazkenean berriro indarrak hartu eta pixkat tresna ezagutzea eta ikerkuntzaren bidez ikastea erabaki nuen. Horrela, izen aldaketa, blogaren egitura aldaketa,... burutu nituen.
  • 2012/02/25  Sarrerak sartu ditudan lehen eguna.
  • 2012/02/26
Gaur blogaren egitura aldatzen jarraitzen dut. Eduki berriak sartzeak egitura aldatzera narama. Sarrerak gehitu ditut. Hau ez zait zaila egin ikasleekin egina bainuen.
Link eta interesgarrien gadget-ak gehitu ditut. Honetarako blogger-aren laguntza funtzioa erabili dut.
  • 2012/02/27
Atzo sartutako sarrerak begiratzen aritu naizenean, konturatu naiz link-ak ez direla azaltzen...Arakatu, ikertu, manipulatu,...ostean konturatu naiz nola egiten den.

  • Nahi ditudan artikuluak, testuak, link,.....sartzen jarraitzen dut. Baina oraindik ez dakit nola etiketatzen den...Ezta ere nola sortu blogaren izkina baten gustoko bideoak eskegiteko txokotxoa.... 
  • 2012/03/19   Gaur inspiratuta jaiki naizela ematen du. Azkenik konturatu naiz nola etiketatzen den.  Etiketatu ditut sarrerak!!! 
  • Ai ama!!!!.....sarreretan etiketak ateratzen dira!!!!....baina zergatik ez dira ateratzen etiketak "etiketen txokoan"??? LISTO!!!!!....Azaltzen dira etiketak izkina batean...Etiketen gadgeta editatzean "finalizado" botoiari ematea ahaztu zait!!!...orain prest!!!.....baina agian larregi daude!!!....Sailkapena beste egun baterako....
  • 2012/03/31 eta 2012/04/01 Liburuaren lana burutu ostean, bera blogean sartzea tokatzen da. Google docs, issuu, slideshare........zer demontre ete da hori!!!!!! Hala ere, lanean jarri naiz. Google docs lokalizatu dut gmailetik eta inbestigatzen hasi naiz. Botoi bat sakatu, bestea zer dio?.....azkenean lortu dut nire dokumentua bertara igotzea. Ondoren, konpartitu dut taldearekin eta Alaitzekin. Lortu ote dut????....ez daukat honen berri.  Baina, burugogorra naizenez, issuu-rekin saiatzea pentsatu dut. Issuu-ren orrialdean sartu, hala nola harpidetu,...eta miloika grrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr!!!ostean lortu dut lana igotzea. Orain, blogera igotzea tokatzen da!!!!!....puffff, nola???....Klasekide batzuekin hitz egin ostean (hauek ere ez presentzialak),...eta trasteatu eta zoratu ostean, ez dakit nola baina lortu dut nire blogean liburuaren lana "book" bat bezala azaltzea. AZKENEAN!!!!ZORIONEKOA NI!!!!!...ja ja ja......BAINA HONEKIN NAHIKOA OTE DA?????.....hau ere konpartitu egin behar da??????AUSKALO!!!!
  • 2012/04/11tik 2012/04/27 egun hauetan nire bizitzari bueltak ematen aritu naiz teknografia burutzeko. Lehenbizi argazkiak errekuperatzen aritu naiz. etxe aldaketak direla eta kutxa batean sartuta izan ditut. Zenbat oritzapen, zenbat poztasun, zenbat negar, zenbat...miloika sentimendu desberdin bizi izan ditut une batean. Argazkiak aukeratu ostean eskaneatu egin ditut ordenagailuan lanean hasteko. Ondoren lana nondik nora bideratuko dudan pentsatzen aritu naiz, eta gidoi bat prestatu dut. Gidoiean erabiliko ditudan argazkiak eta teknologiak adierazi ditut; argazkiak, ahotsa, idazketa, musika, bideoa, grabazioak,...Ahal izan dudan guztia sartu dut lanean. Eta batez ere sentimenduan eta naizena adierazi eta espresatu nahi izan ditut. Lana burutzeko nire osagarria den nebaren klase partikularrak izan ditut. Azkenean lana bukatu ostean gustora geratu naiz benetan. Asko gustatu zait nola gelditu den!!!!!Bikaina da!!!!Espero dut denei gustatzea...
          Orain bideoa eta idatzizko lana blogera igotzea gelditzen da......Idatzizkoa listo, baina bideoa 
          eskegitea nire ordenagailuari badirudi kosta egiten zaiola......Orain 2012/04/30eko gaueko 0:39
          eta bideoak igotzen jarraitzen du.......Gaur lortzen ez badut, bihar liburutegian saiatuko naiz....
  • 2012/05/20 azken eguna, azken agurra,......bloga izarratuta geratzen da. Behintzat aldi baterako!!!!


No hay comentarios: