2012/05/06

Gu ere bertsotan

Eskoan bertsolaritza sustatzeko egitasmoa

Bertsolaritzaren geroa ziurtatzeko da Bertsozale elkartearen egiteko nagusia. Horretarako, hainbat esparrutan eragiten du, besteak beste, transmisioan. Zeregin horretan, Bertsozale Elkartearentzat funtsezkoa da Euskal Herriko haur eta gaztetxoek bertsolaritzaren oinarri-oinarrizko ezagutza izatea, gure herri-kulturaren ondareetako bat den heinean.
Ikastetxeetan egiten duen lanak bi norabide hauetan lagunduko dio bertsolaritzari: bertsolaritza indartzen eta partaidez elikatzen, alde batetik; eta bestetik, herrietan bertso-eskolak sortzen edo abian daudenak partaidez hornitzen. Bertso-eskolak sendotzeko beraz, funtsezkoa da ikastetxeetan haurrei bertsolaritza hurbiltzea.
Bertsolaritzaren transmisioa eremu berriak irabazten ari da urtetik urtera.

Bertsolaritza hezkuntza arautuan.
- 2008an Bertsolaritzaren Curriculuma Lehen Hezkuntzan lana argitaratu zuten.
- 2010-2011 Ikuspegi komunitatiboan oinarritzen diren 9 sekuentzia didaktiko lantzen dituen ikasliburuak; "Gu ere bertsotan 1" eta "Gu ere Bertsotan 2", audio eta bideo osagarriez lagunduta.

Jolasak, jokoak, ikuskizunak,.....bertsotan --> bertsozale

No hay comentarios: