2012/05/06

Idazlea zeu zara

Haurrentzako antzezlana
Artedrama eta Dejabu panpin laborategia antzerki-konpainiek, elkarlanean, Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako liburuko testuetan oinarritutako lana sortu dute. Xede nagusia ipuinen lanketa sakonagoa egitea da. Haurrei antzerkiaren bidez hausnartzeko aukera eman nahi zaie modu zuzenagoan, haurrekin antzerkia, ipuingintza eta irakurzaletasuna lantzeak berez izan dezakeen berezko interesarekin batera.
Egitasmoaren web-orrian idazleazeuzara ikus daiteke informazio guzti, baita antzezlana ikusi duten haurrek sortutako ipuin eta marrazkiak ere.

- 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa dramatizatua da.
- Egokiena lehenago eta ondoren ipuinak lantzea da.

No hay comentarios: