2012/05/06

Garunaren garapena...

Garunaren garapenari dagokionez, Haur Hezkuntza askoz inportanteagoa da Unibertsitatea baino.

Haurrak ikasi ahal izateko bere garuna ondo antolatuta eduki behar due, ikusmen eta entzumen tresnak eta tresna motoreak eduki behar ditu garun horrek. Tresna horiek 0 eta 6 urte bitartean antolatzen dira. Horregatik, bere burua haur Hezkuntzaren defendatzaile sutsu gisa aurkezten du neurobiologoak. Garunaren antolaketan haurraren inguruneak itzelezko eragina dauka, jasotzen dituen estimuluen arabera, elikadura eta atseden egokiarekin eta esperimentatzeko aukerekin soilik garatu baitaiteke egoki haurraren garuna eskolan eta bizitzan aurrera egin ahal izateko.
Haurrak oinarrizko tresna horiek garatzen ez baditu, herrenka hasiko ditu ikasketak, eta horiek izaten dira eskola-porrotera bideratuak dauden ikasleak. Alabaina, garunak zer tresna behar dituen badakigunez, haurrak izan ditzakeen arazoak aurreikus daitezke, eta behin antzeman ondoren, konponbidea izan ohi dute. Arazoak atzerapen mentaletik ez eta mukietan izan dezakete iturburua, edota otitisean; edota bentosa bidezko erditze batean; edota aspektu emozionalean...

Garapenaren piramidearen oinarri-oinarrian daude behar emozionalak, hau da, ingurune emozional on bat beharrezkoa da garunak ikasiko badu.
Hezkuntza sistemak uste du inteligentzia garunetik ateratzen den hori dela. Orduan, Stephen Hawking ez da inteligentea? Hawking-ek ezin dio irteerarik eman berak daukan jakintza horri guztiari, baina garuna ondoen egituratuta daukan pertsonatako bat da.

Benetan artikulu interesgarria --> Maria J. Lopez neurobiologoarekin elkarrizketa - Hik hasi 167. zenbakia

No hay comentarios: