2012/05/20

Agur.....

"Bazen behin Gernikako neskatxa bat. Neskatoak justu-justu zuen ordenagailuen berri. Nahiz eta bere aurreko lanean asko erabiltzen zituen, oinarrizko eta administrazio programak soilik ezagutzen zituen.
Neskatoa magisteritza eskolan hasi zen ikasten, eta azken lauhilabetekoan Teknologia berriak ikasgaiarekin egin zuen topo. "Teknologia berriak zer diren badakit" pentsatu zuen. "Baina zer ikasiko dugu? zer landuko dugu? nola?...hainbat galdera zebiltzan bere buruan. Honi klaseetara joan ezina gehitu behar zion. Neskatoari beldurra, segurtasun falta, ez jakintasuna, urduritasuna,...poza, jakin mina, interesa,...miloika sentimendu sortu zitzaizkion bere baitan. Hortuk aurrera, bere proiektu propioa, bere ezagutzak eraikitzeko unea hasi zen.
Lehenbizi irakaslearekin kontaktuak jarri zen, Alaitz. Irakasleak, bere blogean k(i)likatik zintzilikatu zituen jarraitu beharreko pausuak, eta egin beharreko lanak. "Pufffff........zenbat lan!!!""Nondik hasi?"...pentsatu zuen neskatoak. Lan kantitateak ez zuen kezkatzen, izan ere langilea zen, nola bideratu lana zen bere buruhaustea.
Erronka handia zen beretzat, irakasleak eskatutako lanak iniz ez baitzituen burutu. Baina indarra eta gogoa hartu, eta lanean hasi zen.
Neskaren eraikina, proiektua, lore bat balitz bezala sustraietatik, oinarritik hasi behar zen. Honetarako, gmail kontua ireki eta ez presentzialen taldeko partaide bilakatu zen. Baina irakaslearekin kontaktua izatea ezinbestekoa zen, eta taldekideak izateaz gain, bere blogeko harpidedun izatea ere beharrezkoa zen. Horrela, bere blogean egiten zituen aldaketen eta gehikuntzen berri izateko.
HUrrengo pausua bloga sortzea, bere blog propioa sortzea izan zen: lainoakurratuz.blogspot. Honetarako, gai bat pentsatu eta ekin egin zion. Lan hau egiten zuen lehen aldia zen. Arratsaldea, eguna, aste luzea,...izan ziren: gaia pentsatu, blogari hasierako forma eman, diseinatu,...Bapatean lehen sarrera sortu zuen: aurkezpena.
Ondoren, beste emangarri baten txanda zen; ikasle fitxa sortu eta blogean zintzilikatu. Neskatoaren lorearen zurtoinak eta enborra ikusten hasi ziren.
Hortik abiatuta, neskatoak noizen behin sarrerak burutzen zituen. eskola 2.0,  proiektua ezagutu, ipuinak lantzeko teknikak,  irakurzaletasuna bultzatu, ipuina,..., hau da, teknologia berriak eta ipuinen munduarekin zerikusi zuten osagarriak zintzilikatzen zituen. Nolabait loreak beharrezko zuen ongarriak hazteko eta loratzeko.
Honekin batera, blogean aritzen zen bakoitzean, neskak formari, diseinuari,...ere ekiten zion.
IKTak ezagutzeko eta hezkuntzan integratzeko eskaintzen diren baliabideak ezagutu zituen "Introducción a la tecnología educativa" liburuari esker. Hemengo ideia nagusiak laburtu eta bildu zituen, eta fruitua atera zen; laburpena.
Honekin guztiarekin, gero eta gehiago ulertzen zuen hauen erabilpena eta beharrizana irakasleen, ikasleen eta ikastetxeen munduan. Fruitu hau blogean txertatzea ez zen erraza izan. Baina arakatu, trasteatu eta informatu ondoren, google doc eta issu-aren bidez liburuzkatxo bat eskegitzea lortu zuen.
Bitartean bloga osatuz zihoan, noizbehinkako sarreren bidez.Neskatoak gero eta segurtasun gehiago zeukan, jadanik ez zen noraezean aurkitzen. Gainera, IKTak praktikum IIan pixkat landu zituen, eta hauetan jasotako teoriaren erabilgarritasuna somatzen zuen.
Pixkat segurtasuna eta egonkortasuna lortzean, neskatoa hurrengo emangarriarekin aurrez aurre aurkitu zen. Hurrengo asteak sentimendu eta emozion josiak izan ziren. Izan ere, neskatoak bere bizitzaren ibilbidearen berri eman behar zuen argazki, hitz, soinu, musika, ahots,...hainbat zentzumenen bidez. Honekin bideo bat sortu behar zuen: teknografia. Hau burutzeko ez zen gelditu azalean, bere bihotzean sakonean arakatu zuen, eta unean sentitzen eta esan nahi zuena azaleratu zuen. Horrela bere bizitzako ipuin bat sortuz. Hemendik, fruitu zoragarria atera zitzaion, distiratusa, magiaz beterikoa. Bitartean loreari ongarri gehiago eskaintzen zizkion.
Lan, fruitu, ongarri hauez guztiez gain, neskatoak ikasgaiean zehar izandako ibilbidea, arazoak, konponbideak,...egunerokoa atalean sartzea erabaki zuen. Horrela norbaitek, edo berak behar izanez gero begiratzeko.
Ongarriak, argia, ura,...gehituz loratu da proiektua, lorea, eta lainoak zeharkatzea lortu du. Hoen islada zoragarria da neskatoaren bloga. Hasiera bateko kontaktuan ez zuen espero horrelakorik, baina lortu du. Agian, etorkizunean bere irakasle ibilbidean, berak bakarrik edo bere haurrekin jarraitzeko aukera izango du. Edo baliteke berton geratzea. Baina argi dago neskatoak ikasitakoa asko izan dela.

Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila........plazan"

No hay comentarios: