2012/05/06

Nola jokatu eskolan sormena lantzeko?

Haur txikiek harreman handia izan behar dute kalearekin, naturarekin. Haur txikiei eta beraientzako prestatutako hezkuntza-egiturei erreparatuz gero, eskolek komunitate horretatik bereizita jardun ez dezaten, sormenaren gakoa, Finlandian bederen, eskola horiek inguruko komunitatean txertatzean dago. Finlandiako eskolak barne antolamenduan sendoak dira, baina ez daude komunitatean hain sendo txertatuta. Gela barruan ikasten dena eta gelatik kanpo gertatzen denaren arteko loturak aztertu behar dira lehenbizi: zer gertatzen da eskolatik kanpo? nolakoa da kanpoko bizitza erreala? joko interaktiboa sortu beharko genuke, gela barruko eta eskolatik kanpoko errealitatearekin?

Horretarako haurrak eskoletatik kanpo atera behar dira, bizitako hainbat arlo ikertzera, eskolara itzultzerakoan haien gaineko gogoeta eta jarduerak egiteko. Nahiz eta betidanik egin diren irteerak noizbehinka, gaur eguneko erronka handiagoa da, haurrek sareko edo interneteko mundua ere bizi dutelako. Mundu ireki horrek oso bestelako dimentsioa du, eta hainbeste joko eta hainbeste irudi erabiltzen dituenez, baliteke eskola gai ez izatea errealitate birtual horrekin lehiatzeko. Eskolak bakarrik ezin du, eta beste era bateko hezkuntza-bizipenak bilatu beharko lituzke, elkarlanean oinaritutako beste eredu batzuk sortzeko, bai eskolarentzat eta bai beste erakundeentzat ere.
Ez da erraza elkarlan hori lortzea, ez eskola ez irakasleentzat. Irakasleak, orohar, ohituta daude gela barruko jarunera, eta ez da erraza izaten kanpoan aritzea. Adibidez, eskola eta museoen arteko elkarlana.
Ingurumenaz gain, beharra eta elkarlana ere sormenerako lagungarriak dira.

No hay comentarios: