2012/02/27

Idazketa tailerrerako baliabidea

Eskolak idazketan trebatu behar ditu ikasleak. Era guztietako testuetan trebatu behar ditu: narratiboak, informatiboak, azalpen testuak, instrukzio testuak… Halaber, beste nonbaitetik ateratako informazioa birmoldatzea, laburbiltzea eta antolatzea ere eskatzen diegu sarritan gure ikasleei. Helburu hori kontuan hartuta eta funtzionaltasuna tarteko, hainbat proiektutara jo izan dugu beti. Aldizkari, egunkari, triptiko, txartel, pankarta, horma-irudi… eta horrelakoez baliatu izan gara.
Azken urteotan horri guztiari beste erronka berri bat gehitu behar izan diogu; informazio eta komunikaziorako teknologiekin (IKT) bateratzea arestian aipatutako guztia. Hartara, bi helburu batera lortzekotan gaude. Batetik ikasleak idazketan trebatu, eta bestetik IKTak eguneroko irakaste-ikaste prozesuan erabili. Zer esanik ez, gainera, zer-nolako motibazioa izaten duten gure ikasleek IKTak erabilita.Publisher baliabide egokiena
Aipatutako afera horretan Publisher programak paper garrantzitsua jokatuko du. IKTak eskolan sartzen hasi zirenetik ahal izan dugun moduan moldatu behar izan dugu, eta baita hainbat egoerei aurre egin ere, besteak beste, ekipo egokien falta, proiektu informatiko baten gabezia, irakasleen formazio falta, software mugatua… Idazketa lantzeari dagokionez, normalean Word programara jo izan dugu. Denok ezagutu izan dugun testu prozesadore bakarretakoa.Poliki-poliki eskola guztietan IKTen egoera hobetzen joan da, eta, une honetan sartzen da jokoan Publisher programa. Microsoft-ekoa izanik, daukan itxura oso ezaguna egingo zaioikasleari Wordenaren antza handia duelako. Gainera, ez dugu aparteko arazorik izango eskuratzeko, Office 2003rekin batera baitator.Ikastaro honetako ikasleak baliabide aberats bat aurkituko du Publisher programan. Word baino askoz ere egokiagoa da arestian aipatutako proiektuak aurrera eramateko orduan. Izan ere, Publisher maketazioak egiteko programa da. Bertan testu zein irudiekin erraz egingo dugu lan, Wordek horretan dituen mugak gaindituz. Modu berean, Wordetik zein Internetetik ekarriko ditugu testuak (edo irudiak) Publisherrera inongo arazorik gabe.Horretaz guztiaz gain, Publisherrek web guneak sortzeko aukera ere ematen du. Gero eta gehiago dira web guneaz baliatzen direnak ikasleen lanak zabaldu eta ezagutarazteko. Publisherrekin bada, web orrialdeak modu errazan sortu eta kudeatuko ditugu. Are gehiago, gure ikasleek ere aparteko zailtasunik gabe egingo dute.

No hay comentarios: