2012/02/27

Ipuinak


Ipuina prosan idatzitako fikziozko narrazio lan laburra da. Bereziki alegiazko gertaerak kontatzen ditu eta haurrei zuzenduta dago.

Ipuinek funtzio pedagogiko garrantzitsua dute eta irakasleek horretaz baliatu gaitezke balioak, harremanak eta hizkuntza transmititzeko.

Ipuinaren balio hezitzailea:
-         Ikaslearen fantasia elikatzen eta aberasten du, bere munduarekiko esperientzia handituz.
-         Ikaslearen nortasunaren garapen osorako lagungarria da.
-         Ikaslea errealitatearekin harremanetan jartzen du.
-         Baloreen mundua  erakusten irakasten dio: ongia eta gaizkia, errespetua, eskuzabaltasuna,…
-         Heldua eta haurren arteko afektibitatea lantzen du.
-         Antsietatearen aurrean laguntza eskaintzen dio haurrari; tentsioa, agresibitatea eta beldurrak gainditzen lagunduz.
-         Terapia bezala erabili daiteke, edozein ezintasunei aurre egiteko tresna bat bezala.
-         Kritika ahalmena lantzen du. Ipuinetan gertaera guztiak argudiatzen dira eta ikasleentzako eredu izango da hau.
-         Beste ikasleekin harreman lasaiak eta ideiak trukatzeko balio du.
Hizkuntzaren hobekuntza ipuinaren bitartez:
-         Irakurmena eta idazmena landu.
-         Komunikatzeko trebetasunak lantzen hasi.
-         Hiztegia ezagutu eta aberasten lagundu.
-         Hitz egiteko modu desberdinak erakutsi.

Ikaslearen alde kognitiboa sustatzea:
-         Sormena landu.
-         Oroimena estimulatu
-         Denboraren egiturak indartu.
-         Kontzentrazio handiagoa izaten lagundu.
Ipuinaren elementuak:
-         Linguistikoak: hitzak, esaldi egiturak, esanahiak,…hurbiltzen dizkio ikasleari.
-         Sinbolikoak eta irudimenezkoak: fantasia, irudimena pizten eta garatzen laguntzen dio.
-         Ingurunekoak: ekintza gertatzen den tokiak, erreala edo ez, erakusten dizkio ikasleari.
-         Adierazpenekoak: ikasleal ulertutako interpretatzen laguntzen dio.
-         Psikologikoak: pertsonai desberdinen izaerak ezagutzen joango da.
-         Giza-konduktualak:  eguneroko gauzak, gizarteko ohiturak, jarrerak,….ikasteko balio du.
Ipuinetan agertzen diren elementu fantastikoak:
-         Dena gerta daiteke ipuinetan.
-         Ipuina irudimenaren mundua da.
-         Ipuin zaharrenek ere gaurkotasuna dute.
-         Atenporalak dira: betikoak-betirako.
-         Animismoa; gauzek bizitza propioa daukate. Landare eta animaliek gizkaien ezaugarriak dituzte.
-         Metamorfosia: aldatzeko almena dute ipunek.
-         Pertsonai fantastikoak dituzte ipuinak: sorginak, maitagarriak,…

  • Hemen usten dizuet Altzoko eskola txikiko ikasle txikien ipuinen bilduma. Argazkien bidez azaltzen dituzte ipuinak. Altzoko ikasleen lanak

No hay comentarios: